XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta geroago eta aire mehe gehiago hartzen dute, udako lainoetatik irtendako euria bezala oldartu arte, edo lokarriak geziak egozten dituenean bezala parthiar arinak lehenengo guduketan sartzen direnean.

Zein jainkok, musak, zeinek sortu zigun asmakizun hau? nondik hartu zuen sarrera gizonen usadio berri honek?

Aristeo artzaina, peneoar Tempetik ihes egiten, erleak, diotenez, gaixotasunak eta goseak galduta, tristeturik ibaiaren iturburu sakratuaren ondoan jarri zen, gauza askorengatik kexatuz eta amari honelako ahotsez esaten ziola:

Ama, Cyrene ama, leize honen hondoetan bizi zarenori, zertarako sortu ninduzun jainkoen leinu argitik (baldin eta nire aita esaten duzuna bada, Apollo thymbrarra) patuentzat gorrotagarri? nora joan zaizu gureganako maitasuna? zergatik agintzen zenidan zerua itxaroteko? hara non bizitza hilkorraren ohore hau berau ere, uzten eta ganaduen zaintza zorrotz batek kostata eman didana gauza guztiak saiatu ditudanoni, utzi egiten dudala zu izanik nire ama.

Ekin bada, eta zerorrek ilaun itzazu zeure eskuz baso emankorrak, eramazu ukuiluetara su etsaia eta hil itzazu uztak, erre ereintzak eta jo itzazu mahatsondoak bi-ahodun aizkora gogorrarekin, hain gogaitasun handik hartu bazaitu nire ospeagatik.